XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Burdinazko puska berdin batek baino gehiago pisatzen du.
- Hegazkinen eraikuntzan erabiltzen da.
- Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da.
- Metal gogorrenetakoa da.
- Oso erabilia da arotzia metalikoan (marko, leiho, ate eta abarretan).
- Uretan flotatzen du.
Harrien propietateak aztertzeko markatu dugun bideari jarraituz, metalen propietateak ere azter ditzakezue.
Dena den, hona hemen metalen propietate nagusiak:
Metalak gogorrak eta erresistenteak dira, ez dira erretzen, gehienak xaflakorrak (xafla mehe bihur daitezke), harikorrak (erraz luza eta zapal daitezke, adibidez hari elektrikoak fabrikatzeko), hautsi gabe deforma eta luza daitezkeenak, eta beroaren eta elektrizitatearen eroale onak dira.
Batzuk, kanpoan edo aire zabalean utziz gero, aldatu egiten dira gainazalez eta berezko duten distira galtzen dute: burdina, adibidez, herdoildu eta oxidatu egiten da.